XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Baina ez zegoen Chile-n... - Eta, polizia?.

Non dago polizia? - galdetu zuen jarraian. - Han.

Bai, han zeuden poliziak jeepen barruan.

Horrelakorik!, pentsatu zuen.

Chilen horrelakorik gertatu izan balitz, manifestariak kalea ebakitzen eta poliziak jeepetatik irten gabe, gerra kontseilura eramango zituen berehala .

Ordu erdi eta gehiago iraun zuen geldialdi hark.

Gero, taxia martxan jarri eta heldu zen azkenik hotel hartara.

Taxia ordaindu, kotxetik jaitsi eta hoteleko aterantz joan zen Tomas Bello koronela, ikusitako eszena izugarria oraindik burutik kendu gabe.

Kontserjearekin topo egin eta berez Tomas Bello koronela koadratu eta eskuin eskua burura eramaten hasi zen gurkera militarra egiteko.

Distraituta zihoan manifestari madarikatu haietan pentsatzen.

Zorionez, hanka sartu aurretik konturatu zen aurrean zuena ez zela Augusto augustua, kontserje miserablea baizik.

Eta hotelean sartu zen menpekoen bila.

Tomas Bello koronelak, Gaspar eta Dagoberto-ren gelako ate aurrean jarririk, dozena erdi kolpe bortitz jo zuen, hotel guztian entzun zirenak.

Haserre zegoen koronela.

Beti zegoen haserre, baina orduan gehiago, (...).